Egunkarietan nabaritzen da. Susana Diazek
Andaluziako hauteskudetara datorren abenduaren 2rako deitu du, inork ez
daki Pedro Sanchezek noiz egingo duen gauza bera Estatuan, baina Estatuko alderdi
politiko guztiak kanpainan daude. Eskuinekoak are gehiago. Nabarmena da Katalunia
edo Altsasuari buruz hitz egiten danean.
Baina, nire ustez, gai
honetan Estatua ez dago bakarrik, Azken asteetan PSOEk Euzkadin egindako
ekintza batzuk bere hauteskundetarako kanpaina hasi dela adierazten dituzte.
Fraga Palomares gaiarekin NODOn agertu zenetik, inoiz ez da ikusi Ministroren
bat publizitate kanpaina baten agertzen. Sailbururen bat are gutxiago.
Ezta Rosa Diez bera “Ven y cuéntalo” kanpainarekin ere. Baina Retortillo bai,
Retortillo ausartu da eta telebistan ikus dezakegu hurbileko merkataritza balioan
jarri “Gauza txikien superbotereak aktibatu” lemapean zuzentzen duen Sailak
antolatu duen kanpainan.
Boterea da
huteskundetan bilatzen dena, txikia edo handia herriak erabakitzen du, bere
botoarekin. Baina egun berezi hori heldu arte alderdiek nork agintzen duen
erakusteko ulertezinezko erabakiak hartzen dituzte batzuetan. Hori da
Barakaldon PSOEren udal taldeak egindakoa. Hurrengo urterako udal tasari
buruzko EAJrekin akordio lortu eta dagokion batzodean baiezko botoa eman
ondoren ezetz bozkatu zuen azken momentuan Osoko Bilkuran. Erabaki honek
udal gobernutik PSOE ateratzen du eta alkatetza berreskuratzeko guda hasteko
aske uzten dio. Politikaren alde gogorra eta ulertezina.
Baina bai politikan bai gizarte orokorrean
atseginezko momentuak badaude ere eta baten aurrean gaude. Datorren 23an hasiko
da Euskaraldia, euskera erabilera bultzatzeko kanpaina, eta aste hauetan ikus
dezakegu erakunde ezberdin batzuk kanpainaren alde daudela erakusten. Alderdi
politikoak ere agertu dira komunikabide guztietan bere euskarria emanez eta ez
abertzaleak bakarrik, PSOEk ere azaldu du berea. Dirudienez abestiak esaten
duena jende askok bete nahi du: euskara dela euskaldun egiten gaituena. Pena
bat da beste esaldi famatu bat (euskaldunen hitza) ez betetzea eta hateskundeak
dira adibideren bat: maiz esaten da “bai” gero "ez" egiteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario