
Ezin
da hitz gutxietan hainbeste ezjakintasun erakutsi. “PSOEk gaztelania eta
euskera Errioxan parekatzea”, “Nafarroa osoa euskalduna izatea, bere ikurrak
eta hartzen”, “Politikari batek ez dit niri esaten zein eskolatara bidali behar
ditudan nire seme-alabak”. Hiru esaldi hauek burugabekeriak dira Casadorentzat.
“Nik erabakiko dut, zein eskoletara bidaliko ditut, zergak ordaintzen ditut
eta”. Beste esaldi “polit bat”.
Almerian asteartean esandako lau esaldiek, Casadori kultur pixka bat falta zaiola erakutsten dizkigute. Entzun
diedan lez, PSOEk ez du Errioxan euskera eta gaztelania parekatzen nahi, baizik
eta euskeraz idatzitako lehen agiriak Errioxan aurkitu zituztela (hor bai
euskera eta gaztelania parekatuak daudela) eta hantxe, San Millan de la
Cogollan, daudela balorean jartzea. Ez dakit Cosadok horretaz berririk daukan
edo bere semealabak eramango dituen eskolatan irakatsiko dituzten. Berak orain
dela gutxi erakutsi zigun bere ikasketan inoiz ez zuela entzun “lingua
navarrorum”ena. Agian kurtso hori baliozkotu zioten ere.
Eta
ez, zergak ordaintzea ez digute ezer aukeratzeko eskubiderik ematen. Eskubideak
legeetatik datoz eta zergak aberastasuna banatzeko erabiltzen dira. Badakit hori
eskuineko politikari bati irakasten zaila dela. Beharbada horregaitik
pentsatzen du hizkuntzak aberastasun bat direla: aberatsek erabakitzeko nork
ikas daitezke eta zein erabil daitezkeen.
Ni
euskera eta edozein hizkuntzaren ezaguera edonori zabaltzeko alde nago.
Ezkertia naizelako izango al da? Agian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario