miércoles, 21 de noviembre de 2018

11 egun. Besterik ez?


Aurreko artikuluan esan nuenez Euskaraldia kanpaina beharrezkoa iruditzen zait. Baina horrez gain bere helburua lortzeko ondo antolatuta dagoela uste dut.

Azaltzen duen arabera 11 egunen zehar etxean eta kalean, klasean eta lanean euskeraz bizi proposatzen du. Horretarako “Ahobizi”ek dakitenez erabili beharko dute eta “Belarriprest”ek dakitena erabili eta ez dakitena ikasi elkarrizketa batean euskeraz hasten denean erderaz ez amaitzeko nahiaz. Ikuspegi honetatik kanpaina joku baten edo apostu baten bihurtu da eta hauetan euskotarrok oso errez sartzen garela badakigu. Horregatik arrakasta lortuko duela uste dut.

11 egun, besterik ez du eskatzen, helburu erreza. Iraganean beste kanpaina batek “Euskarak 365 egun” proposatu zuen eta bere fruituak ezezagunak dira. Lehen leku euskalduna ez bazen,  kanpaina horien bitartez, zenbat eta non euskaldun bihurtu diren ez dakit. Baina 11 egun eskatuz gero, gauzak ondo badoaz, orain esparru askotan erderaz sortzen diren elkarrizketak euskeraz izango dira epea amaitu ondoren. Orduan galdera izango da: eta orain zer? erderara itzuli? edo euskeraz nahi dugu bizi?

Azken “Bai euskarari” aurkezteko “Behin betiko” abestia kaleratu zen eta bere esanetan artikulu hau oinarrituta dago. Ez dut uste datorren abenduaren 3an “Euskaraz Euskalherrian” ,abestian agertzen den lege berria, onartuta izango denik, baina berak eduki behar dituen artikuluren batzuk bai. Bestela, euskaldunok ametsak besterik ez ditugula kantatzen pentsatu beharko dut. Nik ametz horiek helburuak izango balira nahiago nuke. Ametsetatik esnatzen da, helburuak, gogoz eta lanaz, egiaz bihurtzen dira.

Beste antzeko gaia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario