Joan den azaroaren 10ean Jose Moreno gudariak 100 urte bete zituen.
Atzo insitituzioak eta herritarrak Portugaleten Elai Alaik antolatu zion
omenaldian batu ginen bere bizitzan zehar Euzkadiren alde egindako lana
eskertzeko. Hantxe, euripean zoritxarrez, ikusi genuen Portugaleteko
Ezpatadantza, orain dela bi urte Elai Alai berak estrenatu zuen dantza XIX. mendean
Portugaleten zegoen tradizio bat errekuperatzetzo eta etorkizunean mantentzeko
asmoz.
Nire ustez, XIX. mendean Portugaleteko Ezpatadantzari eta
beste tzadidizio batzuei gertatu zaiena euskal dantza tradizionalari gerta dakioke
ere euskera zaindu dugun moduan zaintzen ez badugu. Bizi garen munduan berriztapena
hitz magiko bat da eta Euzkadin dantzari dagokionez berriztatzaile asko daude euskal
dantza tradizionalean erabiltzen diran pausuak eta soinuak erabiltzen. Baina, nahiz
eta bere lekua gero eta gehiagotan bete, euskal intituzioen laguntzari esker
ere, emaitza ez da euskal dantza tradizionala izaten askotan, agian euskal
dantza bai, baina batzutan ezta hori ere.
Sareetan ikusi ahal izan dugu dantzari bat aurreskua dantzatzen
eta bere alboan beste bat, andaluziarrez jantzita, flamenkoa dantzatzen musika
berarekin Hizkuntzataz hitz egingo bagenu euskañol deituko genioke dudarik
gabe, Beste batzuk “euskinglisean” dantzatzea nahiago dute ba flamenkoren ordez
zeltarren musika edo pausuak erabiltzen baitdituzte. Eta dantza munduan
“esperantoa” badago ere: Irlandan hasitako tradizio eta dantza nahasketa beste nazio batzuetan, Euzkadin barne, egiten
ari da eta antzeko arropa edo pausuak erabiltzen dira nahiz eta musikariek
muñeira, polka edo zotzikoren bat jo.
Egunkarietan zein telebistan euskal talde batzuk, munduan zehar eta arrakastaz, haien ikuskizunak eskaintzen ikus dezakegu
eta hori oso ondo dago. Baina ezin dugu tradizionala dela esan bai musika eta
bai pausuak lan konkretu baterako sotzen dituztenean. Hori egiten badugu urte
askotan zehar jende askok gure tradiziozko dantzak berreskuratzeko egin duen
lana pikutara joan daiteke denbora gutxi barru. Defenda dezagun euskal dantza
tradizionala Morenok Euzkadi egiten duten gauzak bere bizitzan zehar defendatu
dituen bezala!
No hay comentarios:
Publicar un comentario