Aurreko
artikuluan esan nuenez Euskaraldia kanpaina beharrezkoa iruditzen zait. Baina
horrez gain bere helburua lortzeko ondo antolatuta dagoela uste dut.

11
egun, besterik ez du eskatzen, helburu erreza. Iraganean beste kanpaina batek “Euskarak
365 egun” proposatu zuen eta bere fruituak ezezagunak dira. Lehen leku
euskalduna ez bazen, kanpaina horien bitartez,
zenbat eta non euskaldun bihurtu diren ez dakit. Baina 11 egun eskatuz gero,
gauzak ondo badoaz, orain esparru askotan erderaz sortzen diren elkarrizketak
euskeraz izango dira epea amaitu ondoren. Orduan galdera izango da: eta orain
zer? erderara itzuli? edo euskeraz nahi dugu bizi?
Azken
“Bai euskarari” aurkezteko “Behin betiko” abestia kaleratu zen eta bere
esanetan artikulu hau oinarrituta dago. Ez dut uste datorren abenduaren 3an “Euskaraz
Euskalherrian” ,abestian agertzen den lege berria, onartuta izango denik, baina
berak eduki behar dituen artikuluren batzuk bai. Bestela, euskaldunok ametsak
besterik ez ditugula kantatzen pentsatu beharko dut. Nik ametz horiek helburuak
izango balira nahiago nuke. Ametsetatik esnatzen da, helburuak, gogoz eta
lanaz, egiaz bihurtzen dira.
Beste antzeko gaia: