jueves, 5 de diciembre de 2019

Sabino Aranaren hitzak.


Joan den astean Sabino Aranaren Fundazioan Gotzon Loberak hitzaldi bat eskaini zuen Aranak euskeraren arloan egin zuen lanari buruz (hitzaldi honen laburpen bat DEIAk argitaratu zuen larunbatearen egunkarian). Loberak azaldu zuenez Abandoren semeak ez zuen bakarrik Euzkotarren Aberria Euzkadi dela esan. Hori esateak eta horretan sinisteak euskera ikasi, landu eta bultzatzera behartu bait zion.


Abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatzen da baina urte honetan ere beste gauza batzuk bete dituzte egunkariak eta sare sozialak. Haien artean artikulo honetan agertzen den argazkia. Argazkia faltsua da baina, nire ustez, egia bihur daikete udan, Bilbon Eurokopa 2020 jolastuko denean, gauzak aldatzen ez badira.

Loberaren esanetan Aranari leporatzen dizkiote euskerari buruz berak esan ez zituen gauza asko eta gehienetan ahasten da bere lana euskeraren pizkudearen alde eta lan horretan, besteak beste, aurki ditzakegula euskerari eman zizkion izen eta hitz kopurua, abertzale adibidez.

Villarrek, Urrutiak, Aburtok eta Rementeriak ez zioten elkarri bere hitza eman Eurokopa Bilbon jolasteko akordio lortu dutenean. Ez, akordio hori sinatu egin zuten eta sinadura horrekin zuzentzen dituzten elkarte eta instituzioen hitzak akordioari lotutak utzi zituzten, batzutan nortzuk bozkatu zieten ahasten.

Ez dakit sinatzaileen artean zenbatek zekiten abertzale hitza Sabino Aranak sortu zuela eta zenbatek dakite zein den bere esanahia. Argi daukat, bestela, Euzkotarren Aberria Euzkadi dela ahaztu dutela edo betidanik eurena España izan dela pentsatu dutela.


Beste antzeko gaia:

No hay comentarios:

Publicar un comentario